2013(e)ko abenduaren 29(a), igandea


Gaur Hitzetik Hortzeran joan den abenduaren 20an, Erniarraitz bertso eskolak antolatuta, Azpeitian izan zen Txapelen omenezko saioaren zati batzuk eman dituzte. Saio horretan Jokin Uranga aritu zen aurkezle lanetan eta Jokinek 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikietako kamiseta zeraman jantzita. 
 
Mila esker Jokin!
 
 

 
 
Saioa ikusteko:
 
 
Erniarraitz bertso eskolakoen bideoa ikusteko:

 

2013(e)ko abenduaren 25(a), asteazkena

MUS TXAPELKETA


Kaixo lagunok!!

Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, datorren ostiralerako (abenduak 27) Mus Txapelketa antolatu dugu Dendale Jatetxean.

Parte hartzeko, izen ematea 20€ izango da eta 21:30etatik 22:00etara.

Sariak:
    -     Lehenengoarentzat %30a.
    -     Bigarrengoarentzat %20a.

 
Ekitaldi hau Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako festaren antolatzaileok antolatu dugunez, bertan ateratzen den irabazia, 2014ko ekainaren 8an bertan ospatuko den festa finantzatzeko erabiliko dugu. Beraz, denok animatzen zaituztegu Mus-ean jokatzera.

Laster arte eta ondo izan!

2013(e)ko abenduaren 23(a), astelehena

2013(e)ko abenduaren 8(a), igandea

 
 
Gaur Hitzetik Hortzera berezia izan da 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistekin eta Amets Arzallusek 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikietako kamiseta zeraman jantzita.
 
Mila esker Amets!
 
 



Saioa ikusteko:
http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/hitzetik-hortzera-2013-2014-lo-ultimo/676435921001/2902279749001/hitzetik-hortzera--2013-2014--txapelketa-nagusiko-finalistekin-/

2013(e)ko abenduaren 6(a), ostirala


Gaurtik igandera bitartean, Iruneko Ficoba erakustazokan Eguberritako Azoka dago.

Bidania-Goiatzekook bertan izango gara gure salmenta postuarekin, 3. pabilloian 54. postuan.

BIXITA GAITZAZUE!
 

 
 

2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

Gaur egin duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaren aurkezpenean Amets Arzallusek 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikietako kamiseta zeraman jantzita.

Mila esker Amets!!!!

Hemen duzue bideo bat:
http://www.eitb.com/eu/kultura/bertsolaritza/osoa/1806922/bertso-finala-2013-finalistak-gozatzeko-eta-aritzeko-asmoarekin/

2013(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

NEGUKO ARROPA

Kaixo guztioi.

2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikietako neguko arropak blog-ean dituzue ikusgai.
Goiko ARROPA: NEGUA botoiean.

Ea gustatzen zaizkizuen.

Laister arte!

2013(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Gaur Tolosan jokatu den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan, Jexux Mari Irazuk gure kamiseta eraman du jantzita.

Mila esker Jexux Mari.


2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

 
 
XXXI. Urrakira Igoeran ere 2014ko BIDANIA-GOIATZeko Eskola Txikien aldarrikapena!!
 



2013(e)ko urriaren 8(a), asteartea

GOGORATU, OSTIRAL HONETAN AZPEITIKO SOREASU ANTZOKIAN "EZ GARA PALESTINAZ ARI" EMANALDIA. ANIMATU!!!!

Sarrerak egunean bertan 21:00etatik aurrera salgai Soreasun edo link honetan: http://www.barrabarra.eu/events/buy/683

Hemen emanaldiaren zatitxo bat:http://www.youtube.com/watch?v=IsQlN2MlG8c

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna


Kaixo lagunok!!

Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, datorren ostiralerako emanaldi bat antolatu dugu Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertan “Ez gara Palestinaz ari” emanaldi berezia eskainiko dute Unai Muñoa, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Ander Lizarraldek. Ikuskizun honek 75 minutu inguruko iraupena izango du eta bertsoa, antzerkia, poesía, musika, ikus-entzunezko animazioak… biltzen ditu.

Emanaldi hau, Azpeitiko Soreasu antzokian izango da, urriak 11, ostirala, gaueko 22:30ean. Sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai egunean bertan 21:00etatik aurrera Soreasun bertan. Aldez aurretik erosi nahi dituenak, www.barrabarra.eu atarian sarrerak online izango ditu, urriaren 10era arte.

Emanaldi hau Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako festaren antolatzaileok antolatu dugunez, bertan ateratzen den irabazia, 2014ko ekainaren 8an bertan ospatuko den festa finantzatzeko erabiliko dugu. Beraz, denok animatzen zaituztegu emanaldi hori ikustera.


Laster arte!
TXINKO

2013(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Gaur, arratsaldeko 15:00etan, "DESTINATION EH" LEHIAKETAKO saio berezia emango dute ETB1-en.
Bideo onenen bilduma eskeiniko dute, eta noski, gure BIDANIA-GOIATZ bideoa ere bai!!!

IKUSI ETA GOZATU!!!

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1481594/destination-eh-lehiaketako-bideorik-onenen-bilduma/

2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Euskadi Gazteako Dida saioan saria eman diguten momentua:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1476656/destination-eh-irabzleak--bidania-eta-lekeitio/

MILA MILA ESKER!!!


Kaixo lagunok!!

Orain dela 10 egun esan genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Orduan, Bidania-Goiatz bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.

Azken egun hauetan esan dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko.

Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.


Mila mila esker!!


(Gaurkoan Txinkok eta Eskuak idatzi dugu)

2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

AZKEN ORDUAK GERATZEN ZAIZKIGU!!!

BOZKATU BIDANIA-GOIATZ.

BOZKATU ETA ZABALDU ZURE INGURUAN ERE....

DENOK BATERA 2014KO BIDANIA-GOIATZEKO ESKOLA TXIKIEN ALDE EGIN DEZAKEGU!!!

BOZKATU!!!

http://www.eitb.com/eu/gaztea/destination-eh/

2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea

2013(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

Ikasturte berria hasi dugu

Iepaa!! Zer moduz?

Orain arteko eguneraketa guztiak nire lagun Txinkok egin ditu, baina gaurkoan nik (Eskuak) egingo dut. Astelehenean ekin zioten gure neska-mutilek ikasturte berriari eta momentu egokia dela iruditu zait orain arte egin dugunaren errepasotxo bat egiteko.

Ekainean lekukoa hartu genuenetik ez gara gelditu ere egin. Hasiera nahiko gogorra egin zitzaigun baina pixkanaka-pixkanaka joan gara neurria hartzen. Hona hemen aipamen batzuk:
- Herriz-herri festaz-festa ibili gara gure salmenta postuarekin. Hogeita hamar herritik gora pasatu ditugu!! Hemendik eskerrak eman nahi genizkieke gure salmenta postua jartzeko aukera eman diguten guztiei, eta baita, guregana etorri direnei ere.
- Abuztuan Goiatzeko eta Bidaniko festak ere izan ditugu eta egun horietan tonbola bat jarri dugu. 1000 saritik gora banatu ditugu!! Jendea oso gustura geratu da eta gu ere oso gustura gaude izan duen erantzunarekin.
- Bidaniko festetako suziria Txinkok eta nik bota genuen.
- Bidaniko festetako azken egunean pintxo eta bokadiloak banatu genituen.

Hemendik aurrera ere orain arte bezalako abiadurarekin joango da gure gurpila biratzen: Herriz-herri jarraituko dugu, eskoletan ere izango gara... Eta horrez gainera, buruan baditugu beste zenbait ekintza eta sorpresa martxan jartzea gustatuko litzaizkigukeenak.

Gu gertutik jarraitzea besterik ez duzue egin behar!!

Mila esker eta laister arte!

2013(e)ko abuztuaren 22(a), osteguna

Hemendik ordu betera gure Txinkok eta Eskuak Bidaniko festetako suziria botako dute.
 
 

2013(e)ko abuztuaren 21(a), asteazkena

SUZIRIA, TONBOLA ETA BOKADILOAK BIDANIKO FESTETAN

Kaixo lagunok!!

Goiatzeko festak amaitu ondoren Bidaniko festak daztoz eta hemen ere izango du 2014ko Eskola Txikien festak bere protagonismoa. Esaterako Txiko eta Eskuak, gure bi maskotek, botako dute Bidaniko festetako suziria!!

Tonbolak ere martxan jarraituko du. Goiatzeko festetan harrera bikaina izan zuen eta opari ederrak banatu genituen, baina oraindik beste opari pilo bat geratzen zaizkigu banatzeko, beraz, animatu zaitezke.

Bestetik, Bidaniko festetako azken egunean, igandea 25, pintxoak eta bokadiloak egongo dira goizez eta arratsaldez. Frontoi ondoan egongo dira salgai, 2013ko Euskal Herriko Zaldi Team-penning txapelketa egingo den zelaiaren ondoan.

2014ko Eskola Txikietako antolatzaileok gonbidapena luzatzen dugu Bidaniko festetara etortzeko. Plan bikaina baita Bidania-Goiatz herria eta bertako festak ezagutu eta opariekin etxera bueltatzeko.

Bertan ikusiko garelakoan, agurtzen gara.



Oharra: Tonbolaren eta Bidaniko festen informazio gehiago goiko TONBOLA botoiean aurkituko duzue.

2013(e)ko abuztuaren 13(a), asteartea

TONBOLA GOIATZEKO FESTETAN

Kaixoo!!
 
Gaurko honetan, Bidania-Goiatzekook badugu beste primizia bat.  Herriko festetan jarriko dugun tonbola!
Tonbola hau ondorengo egunetan egongo da: Goiatzen 14, 15 eta 16, eta Bidanin 22, 23, 24 eta 25. Tonbolan edozeinek hartu dezake parte. Boletoak 0,60€tan egongo dira salgai eta 1000 saritik gora ditugu, gustu eta adin guztiak asetzeko modukoak: telebistak, ipuinak, erremintak, osagaiak, jakiak, masaje sesioak, eta askoz ere gehiago.

2014ko Eskola Txikietako antolatzaileok gonbidapena luzatzen dugu Bidania-Goiatzeko jaietara etortzeko. Plan bikaina baita Bidania-Goiatz herria eta bertako festak ezagutu eta opariarekin etxera bueltatzeko.
 
Animatu zaitezte!!!
 
 
Oharra: Tonbolaren eta Goiatzeko eta Bidaniko festen informazio gehiago goiko TONBOLA botoiean aurkituko duzue.
 
 

2013(e)ko uztailaren 31(a), asteazkena

Aukera hau galduko duzue?

Kaixo lagunok!!


Gaur San Inazio eguna dugu, Gipuzkoako patroia, eta gaurkoan Bidania-Goiatzeko lagunak eskuzabal gatoz.
LAU ZOZKETA BIKAIN dauzkagu zuentzat: 8 egunetarako bidaia bat eta hiru afari eta gau inguruko jatetxe eta hoteletan!!!!

Honen informazioa blog honetako goiko ZOZKETAK botoiean duzue.

Nahiz eta oraindik zozketa egunerako denbora badagoen, ez egon azken egunerarte, agian boletorik gabe geratuko zarete eta...


Jarraituko duzue gure berri izaten, laister arte!!!!

2013(e)ko uztailaren 5(a), ostirala

Herriz-herri nikiz-niki

Kaixo lagunok,
 
Ia pasatu da hilabete Olaberrian lekukoa jaso genuenetik, baina ez gara geldirik egon. Horren adibiderik garbiena gure salmenta lan-taldekoak dira, atera baitituzte Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako lehenengo kamisetak eta bestetakoak.
 
Baina, kamisetak ateratzearekin bakarrik ez gara geratu, hasiak gara herriz-herri gure salmenta postuak jartzen. Lehenengo gurean jarri genuen, herritarrek izan zezaten lehenengo aukera. Ondoren, Abaltzizketa, Beizama eta Asteasu pasatu genituen. Eta hemendik aurrera herri guztietan festak direnez, ahal dugun eta gehienetara joango gara.
 
Beraz, gutxien uste duzuen tokietan egongo gara gure salmenta postuarekin, ondorengo argazkian gauden bezala.
 
 
Bertan ikusiko garelakoan, agur bat.


Gure salmenta postua Abaltzizketan.


 

2013(e)ko ekainaren 13(a), osteguna

Herri guztia elkarlanean Eskola Txikien alde

 
 
2013ko maiatzean Ernio Guraso Elkarteari herrian 2014ko Eskola Txikietako festa egiteko proposamena iritsi zitzaion. Behin proposamen hau iritsita, herritar guztiei batzar informatibo baterako deia luzatu zien. Batzar horretan proposamen horri baiezkoa esatea adostu zen, beraz, 2014ko Eskola Txikien festa Bidania-Goiatzen egingo zela adostu zuten herri guztiak. Bilera berean, logotipoaren aukeraketa nola egin eztabaidatu zen, eta herritarrei logotipoa egin eta aurkezteko aukeraren erabakia hartu zen.
 
Bigarren batzarrean, logotipo guztiak ikusi eta aurkeztutako 40etatik bat aukeratu zen. Behin hau aukeratuta, festa antolatzen hasteko pausoarekin jarraitu zuten. Horretarako zazpi lan-taldeak eta bertako zereginak aurkeztu ziren eta herritarrak lan-talde horietan izena eman zuten.
 
Gaur, herritar guztiak beriek aukeratu zuten lan-taldean lanean ari dira...
 
 
 
GUZTIOK ELKARREKIN ETA BATA BESTEAREN LAGUNTZAREKIN
FESTA TXUKUN BAT EGITEA LORTUKO DUGU!
ANIMO!!
 
 
 Txinkorta Eskolako ikasle, irakasle, guraso eta familiak. Guztiak Eskola Txikien alde.

2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea


Kaixo lagunok!!

Igandean egin zen Olaberrian 2013ko Eskola Txikien festa, eta nahiz eta eguraldiak ez lagundu, bertan egun zoragarri bat pasatu genuen. Lehenik eta behin, gure Olaberriko lagunei zorionak eman nahi genizkieke antolatu zuten egun zoragarriagatik. Eguerdian eman ziguten Eskola Txikietako lekukoa, Eskola Txikien festa datorren urtean Bidania-Goiatzen egingo dela ziurtatzen duena.

Igandean ikusi zenuten bezala, gu dagoeneko herri guztia lanean ari gara, logotipoa aukeratu genuen, Txinko eta Eskua maskotak egin genituen, lan-taldeetan ere lanean ari gara datorren urteko festa eta urte guztiko ekitaldiak prestatzen…

Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako informazioa blog honetan aurkituko duzue, beraz, lan bakarra blog hau gertutik jarratizea izango duzue.

Laster arte!
 
Olaberrian, lekukoa jaso ondoren.