2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea


Kaixo lagunok!!

Igandean egin zen Olaberrian 2013ko Eskola Txikien festa, eta nahiz eta eguraldiak ez lagundu, bertan egun zoragarri bat pasatu genuen. Lehenik eta behin, gure Olaberriko lagunei zorionak eman nahi genizkieke antolatu zuten egun zoragarriagatik. Eguerdian eman ziguten Eskola Txikietako lekukoa, Eskola Txikien festa datorren urtean Bidania-Goiatzen egingo dela ziurtatzen duena.

Igandean ikusi zenuten bezala, gu dagoeneko herri guztia lanean ari gara, logotipoa aukeratu genuen, Txinko eta Eskua maskotak egin genituen, lan-taldeetan ere lanean ari gara datorren urteko festa eta urte guztiko ekitaldiak prestatzen…

Bidania-Goiatzeko 2014ko Eskola Txikietako informazioa blog honetan aurkituko duzue, beraz, lan bakarra blog hau gertutik jarratizea izango duzue.

Laster arte!
 
Olaberrian, lekukoa jaso ondoren.
 

2 iruzkin:

  1. Hau da sorpresa, iadanik Bidania-Goiatz, eskola txikietako festarako motorrak berotzen hasita. Etzarete makalak, horrela saitu ezkero dena ondo irtetzen da. ZORTE ON eta festa polit bat antolatu.
    Eskola Txiki eta Herri Txiki guztien alde baita euskararen alde ere.

    ErantzunEzabatu
  2. Lanean hasi gara baina guztion beharra izango dugu.
    MILA ESKER!

    ErantzunEzabatu