2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

GUTUNA: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


Bidania-Goiazko udal taldeak, zorionik beroenak eman nahi dizkie urtebete luze honetan lanean murgildurik ibili diren orori. Miresgarria da gurea bezalako herri txiki batean, belaunaldi ezberdinetako hainbeste herritar proiektu batean sinesturik lanean buru belarri ibili direla ikustea. Gainera, urtean zehar topatu diren oztopoak gainditzeko gaitasuna izan da eta indar guztiarekin lan izugarria egin da, herriaren eta eskolaren alde.

Bidania-Goiatzen pasa berri da XXVII. Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta herri txiki batentzat festa honen ardura hartzea izugarrizko erronka izan bazen ere,  garbi geratu da ametsak bete daitezkeela herritar eta ingurukoen elkarlan eta laguntzarekin.

Urte gogorra izan da, baina denok oroitzapenean eramango dugu 2014ko ekainaren 8an, herri honek bat egin zuela, helburu amankomun baten alde lan egin zuela, haurrek egun zoragarri bat pasa zutela eta egun bikain bat atera zela.

Ikusirik azken urteetan, krisia medio, jasaten ari garen egoerak, festa honek eredu izan beharko luke eguneroko beste zenbait arlotan. Lan egiteko indar horrekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta beste zenbait gauzekin, herriaren eta herritarren ametsak gauzatu daitezkelako.

Beraz, zorionak berriro ere egin duzuen guztiagatik, eta baita, Bidania-Goiazko herria bizi-bizirik dagoela lau haizetara zabaltzeagatik ere!!


ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


BIDANIA-GOIAZKO UDAL TALDEA

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

FAKTORIA SAIOAN

Gaur goizean, Bidania-Goiazko Txinkorta eskolara Euskadi Irratiko unitate mobila etorri da eta Faktoria saioan zuzeneko bat emateko aukera izan dugu.
 

HIRU LAGUNEN ATXIKIMENDUAK

 
Dakizuen bezala, datorren igandean, ekainaren 8an, XXVII. Eskola Txikien Festa ospatuko da Bidania-Goiatzen.

Hori dela eta, Euskal Herriko 3 pertsonaia ezagunek animoak bidaltzen dizkigute:
- Xabier Euzkitze
- Zuhaitz Gurrutxaga
- Jaime Otamendi

Hemen duzue bideoa, ea gustatzen zaizuen: https://www.youtube.com/watch?v=08c7nx1yKkY

 

2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea

SPOT

Gero eta gutxiago geratzen da 2014ko Eskola Txikien Festarako.
EKAINAREN 8AN BIDANIA-GOIATZERA!!!

Ni bertan izango naiz eta zu??
Animatu eta zabaldu zure lagunen artean.



HEMEN GURE SPOT-A