2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata

Gaur, arratsaldeko 15:00etan, "DESTINATION EH" LEHIAKETAKO saio berezia emango dute ETB1-en.
Bideo onenen bilduma eskeiniko dute, eta noski, gure BIDANIA-GOIATZ bideoa ere bai!!!

IKUSI ETA GOZATU!!!

http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1481594/destination-eh-lehiaketako-bideorik-onenen-bilduma/

2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna

Euskadi Gazteako Dida saioan saria eman diguten momentua:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1476656/destination-eh-irabzleak--bidania-eta-lekeitio/

MILA MILA ESKER!!!


Kaixo lagunok!!

Orain dela 10 egun esan genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Orduan, Bidania-Goiatz bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.

Azken egun hauetan esan dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko.

Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.


Mila mila esker!!


(Gaurkoan Txinkok eta Eskuak idatzi dugu)

2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

AZKEN ORDUAK GERATZEN ZAIZKIGU!!!

BOZKATU BIDANIA-GOIATZ.

BOZKATU ETA ZABALDU ZURE INGURUAN ERE....

DENOK BATERA 2014KO BIDANIA-GOIATZEKO ESKOLA TXIKIEN ALDE EGIN DEZAKEGU!!!

BOZKATU!!!

http://www.eitb.com/eu/gaztea/destination-eh/

2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea

2013(e)ko irailaren 11(a), asteazkena

Ikasturte berria hasi dugu

Iepaa!! Zer moduz?

Orain arteko eguneraketa guztiak nire lagun Txinkok egin ditu, baina gaurkoan nik (Eskuak) egingo dut. Astelehenean ekin zioten gure neska-mutilek ikasturte berriari eta momentu egokia dela iruditu zait orain arte egin dugunaren errepasotxo bat egiteko.

Ekainean lekukoa hartu genuenetik ez gara gelditu ere egin. Hasiera nahiko gogorra egin zitzaigun baina pixkanaka-pixkanaka joan gara neurria hartzen. Hona hemen aipamen batzuk:
- Herriz-herri festaz-festa ibili gara gure salmenta postuarekin. Hogeita hamar herritik gora pasatu ditugu!! Hemendik eskerrak eman nahi genizkieke gure salmenta postua jartzeko aukera eman diguten guztiei, eta baita, guregana etorri direnei ere.
- Abuztuan Goiatzeko eta Bidaniko festak ere izan ditugu eta egun horietan tonbola bat jarri dugu. 1000 saritik gora banatu ditugu!! Jendea oso gustura geratu da eta gu ere oso gustura gaude izan duen erantzunarekin.
- Bidaniko festetako suziria Txinkok eta nik bota genuen.
- Bidaniko festetako azken egunean pintxo eta bokadiloak banatu genituen.

Hemendik aurrera ere orain arte bezalako abiadurarekin joango da gure gurpila biratzen: Herriz-herri jarraituko dugu, eskoletan ere izango gara... Eta horrez gainera, buruan baditugu beste zenbait ekintza eta sorpresa martxan jartzea gustatuko litzaizkigukeenak.

Gu gertutik jarraitzea besterik ez duzue egin behar!!

Mila esker eta laister arte!