TXINKO ETA ESKUA MASKOTAK


Txinko eta Eskua maskotak.
 
 
Bidania-Goiatzen ospatuko den 2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festarako bi maskota egin ditugu:

·         Txinko:

Orain dela 27 urte Bidania-Goiatzen jaio zen panpina da. Bere izena, Bidania-Goiatzen dagoen Txinkorta menditik dator eta gainera, orain dela 12 urte herrian egin zuten eskolaren izena ere bada Txinkorta. 1988an egin zen lehenengo Gipuzkoako Eskola Txikien festako kartelean (beheran dagoenean) eta ondorengo beste batzuetan agertzen zen panpina da. Urte batzuetan, bere presentziarik gabe egon gara, baina datorren urtean festa bere jaioterrian denez, berriro agertu da.

·         Eskua:

2014ko Bidania-Goiatzeko festako logotipoaren parte da. Bertan agertzen den eskuetako bat da, gurpilari bira ematen diotenetako bat. Izan ere, logotipo horren esanahia horixe da, umeen esku markez egindako gurpilak inoiz ez diezaiola utzi biratzeari. Gainera esku horiek anitzak dira, ezberdinez osatuak.
 

Txinko eta Eskua maskotak uztartuz lortu nahi duguna bi festak lotzea da. 1988tik 2014ra arte egin den lana ezberdinen, anitzen, guztien… artean egin baita. Azken urteetan egin den bezala eskuak zabalik daude edozeinentzat eta denon arteko elkarlanean gurpilak biratzen jarrai dezala beste horrenbeste urtez.
 
 
 

                                   1988ko kartela                                                                                                     2014ko logotipoa
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina