DESTINATION EH LEHIAKETA



* (2013ko irailaren 26a)


Orain dela 10 egun esan genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).


Orduan, Bidania-Goiatz bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.


Azken egun hauetan esan dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko.

Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.


Mila mila esker!!






* (2013ko irailaren 17a)

Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu dugu. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe ditu, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Bidania-Goiatzeko txokoak grabatzen ibili gara eta azkenean nahiko bideo txukuna atera zaigula uste dugu.  Bideo hori finalera iritsi da, 20 onenen artean sailkatuz, eta orain publikoaren saria lortzeko guztion beharra dugu. Ondorengo link-ean sartu eta gure bideoaren alde botoa emateko eskatzen dizuegu. Gure bideoak BIDANIA-GOIATZ izena du eta botoak emateko azken eguna irailaren 27a da. KONTUAN IZAN EGUNEAN BOTO BAT EMAN DAITEKEELA HELBIDE ELEKTRONIKO BAKOITZETIK.

(Egin behar diren pausoen azalpena HEMEN)


Sariren bat irabaziko bagenu, 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantziatzeko erabiliko genuke. Horregatik guztion beharra daukagu. Lotsagabe-lotsagabe zuen botoen bila gabiltza eta zuen lagunenak, ezagunenak, lankideenak… ere ongi etorriak izango dira. Beraz, lantxo hori jartzen dizuegu.


Azkenik, eskerrak eman nahiko genizkieke, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.


Mila esker aldez aurretik.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina