URTE GUZTIKO EKITALDIAK

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien festaren barnean, urte guztian ekitaldi ezberdinak antolatu ditugu.
Segidan dituzue kronologikoki ordenatuak:



- 2013ko abuztua: Goiazko eta Bidaniko festetan tonbola jarri genuen
 
____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

- 2013ko urriak 11: Ez Gara Palestinaz Ari emanaldia

Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, urriaren 11ean emanaldi bat antolatu genuen Azpeitiko Soreasu antzokian. Bertan “Ez gara Palestinaz ari” emanaldi berezia eskaini zuten Unai Muñoa, Imanol Kamio, Aitor Atxega eta Ander Lizarraldek. Ikuskizun honek 75 minutu inguruko iraupena izan zuen eta bertsoa, antzerkia, poesía, musika, ikus-entzunezko animazioak… bildu zituen.
 


 
____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
- 2013ko abenduak 27: Mus Txapelketa
 
Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, abenduaren 27an Mus Txapelketa antolatu genuen Dendale Jatetxean.
 
Parte hartzeko, izen ematea 20€ izan zen eta 21:30etatik 22:00etara.
 
Sariak:
- Lehenengoarentzat %30a.
- Bigarrenarentzat %20a. 
 
 
 


 
____________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
 
 
- 2014ko martxoak 22:  Pirritx, Porrtox eta Mari Motots-en BIZIPOZA emanaldiak
 
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Leidorreko emanaldietarako GONBIDAPENA:
 

 
 
Bidania-Goiatzekook, 2014ko Eskola Txikien festaren barnean, martxoaren 22an bi emanaldi berezi antolatu genituen Tolosako Leidor antzokian. Emanaldi horiek “Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen” BIZIPOZA emanaldi berriak izan ziren, lehenengoa 16:00etan eta bigarrena 18:30etan.  Gainera, Bidania-Goiatzeko haurrak ere oholtzan izan ziren pailazoekin kantatzen eta dantzatzen.

 

 

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 
- 2014ko Martxoak 8: Berdintasun eguna

 
 
Martxoak 8an "emakumeen berdintasuna" aldarrikatzeko eguna dugu eta hau ospatzeko Bidania-Goiatzen ekitaldi bereziak egon ziren. Hala ere, argi dago gai honek ezin duela egun bateko ospakizuna izatera mugatu eta Bidania-Goiazko udal taldeak orain bi urte honen inguruko proiektu integral bat jarri zuen martxan herrian. Gai honen garrantziaz jabeturik, herri txikietan lan handia zegoela egiteko ohartu ziren eta Gipuzkoako Diputazioarekin eta Harremanak Osasun Zentro Integraleko kideekin herriko esparru ezberdinetara (eskola, guraso, gazteria eta 3. adinekoak) iristen den Berdintasun Proiektua egin zuten. Emaitza onak ematen ari da proiektu hori, eta horren adibide da martxoak 8ko egitaraua, udalak herriko guraso, kultur talde eta gazteekin batera antolatu zena.
 
Horretaz gain, aurten Eskola Txikien festa Bidania-Goiatzen ospatuko da eta eskola honek berdintasunarekin duen konpromisoa aldarrikatzeko modua zela iruditu da aurtengo ospakizuna, "Eskola txikiak ere berdintasunaren alde" lemapean.
 
 
Eguneko egitaraua ondorengoa da:

 
 

 
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

 
- 2014ko Maiatzak 11: Mendi eguna
 
 
Maiatzak 11ean Erniozaleak Kultur Elkarteak antolatutako IX. Erniopeko zortzi herrien arteko ibilbidea Bidania-Goiatzen amaitzen zela ikusirik, Eskola Txikietako kideok Mendi eguna delakoa antolatu genuen egun horretarako. Arratsaldeko 16:00tan pisten jokoak eman zion hasiera. Bi ordu inguruko iraupena izan zuen eta edozein adinetako pertsonek parte hartu ahal izan zuten. Parte hartzailek, pistak bilatzen zituzten bitartean, mendia eta bere ingurua ezagutzeko aukera izan zuten. 20:30ean, berriz, hainbat hegazti askatu genituen, besteak beste, Miru eta Urubiak (Hontzen familiakoak). Egun guztian zehar, gainera, taberna, ogitarteakoak, musika, salmentak eta beste hainbat gauza egon ziren Bidania-Goiatzen.
 
 

__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina