2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna

MILA MILA ESKER!!!


Kaixo lagunok!!

Orain dela 10 egun esan genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).

Orduan, Bidania-Goiatz bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.

Azken egun hauetan esan dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko.

Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango.


Mila mila esker!!


(Gaurkoan Txinkok eta Eskuak idatzi dugu)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina