Orriak
- HASIERA
- BIDANIA-GOIATZ
- LOGOTIPOA
- TXINKO ETA ESKUA MASKOTAK
- MULTIMEDIA
- SARE SOZIALAK
- KOMUNIKABIDEETAN
- LAU ZOZKETA BIKAINAK
- DESTINATION EH LEHIAKETA
- URTE GUZTIKO EKITALDIAK
- ARROPA: NEGUA
- PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS -BIZIPOZA-
- PORROTX TXINKORTAN
- BIRAKA! ABESTIA
- TATXIN ETA TATXAN, ETA HERRIKO HAURRAK
- ARROPA: UDARA
- TRIPTIKO ETA KARTELA
- BIDANIA-GOIAZTIK MILA ESKER!!!
2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea
EGUN ZORAGARRIA!!!
Atzo larunbat potentea izan genuen Bidania-Goiaztarrek.
Goizean, Tolosako Berdel Egunean ehunka pintxo banatu genituen. Bertan atera genuen dirua ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko dugun festarako izango da.
Era berean, goizean gure salmenta postua jarri genuen Triangulo plazan.
Arratsaldean berriz, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin batera Leidor antzokian bi emanaldi eskaini genituen. Haur zein helduek zoragarri pasatu genuen.
Egun borobila izan genuen, eta eskerrak eman nahi genizkieke lanean aritu ziren guztiei eta bereziki Getariako Arrantzaleen Kofradiari, Roberto Ruiz sukaldariari eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsi.
2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata
Iritsi da eguna!!!
Gaur arratsaldeko 16:00etan eta 18:30etan, Tolosako Leidor antzokian, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak eta Bidania-Goiazko lagunak!!
http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q
2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala
TOLOSAKO BERDEL EGUNEAN ERE BIDANIA-GOIAZKO ESKOLA TXIKIAK
Larunbatean, hilak 22, berdela dastatu ahal izango da Tolosan. 11:30ean, Sukaltalka tailer gastronomikoan, Roberto Ruiz sukaldariak berdela prestatuko du Getariako Arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin.
Herritarrek Roberto Ruizek prestatutako berdela dastatu ahal izango dute. Euro batean bi pintxo banatuko dituzte eta bertan lortutako dirua Bidania-Goiazko eskola txikiak ekainaren 8an ospatuko duen Eskola Txikien Festarako izango da.
Honetaz gain, Tolosa & Co elkarteko hainbat jatetxe eta tabernatan ere berdela jan ahalko da. Botarri eta Fronton jatetxeetan, Usabal sagardotegian, eta Beti-Alai, Orbela, Ikatza, Xirimiri eta Solana-4 tabernetan, hain zuzen.
Informazioa: http://ataria.info/tolosa/1395390050084
Informazioa: http://ataria.info/tolosa/1395390050084
2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena
BIZIPOZA ETA BIDANIA-GOIATZ LEIDORREN
Datorren larunbatak 22, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek beraien BIZIPOZA
emanaldi berria eskainiko dute, lehenengoa 16:00etan eta bigarrengoa 18:30etan.
Emanaldi hauek, Bidania-Goiazko 2014ko Eskola Txikien festaren barnean
antolatutakoak dira. Bertan, Txinkorta eskolako haurrek ere parte hartuko dute, besteak beste
Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka abestiak dantzatzen.
Antolatzaileek jakinarazten dute emanaldi hauetarako sarrera guztiak agortuak
daudela orain dela hilabetetik.
Bidania-Goiazko
haur, guraso eta irakasleek, Porrotx pailazoarekin batera, Leidorrerako egin
duten gonbidapen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q
2014(e)ko martxoaren 11(a), asteartea
Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Leidorreko emanaldietarako GONBIDAPENA:
https://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q
https://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q
2014(e)ko martxoaren 9(a), igandea
2014(e)ko martxoaren 7(a), ostirala
2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)