2013(e)ko abuztuaren 21(a), asteazkena

SUZIRIA, TONBOLA ETA BOKADILOAK BIDANIKO FESTETAN

Kaixo lagunok!!

Goiatzeko festak amaitu ondoren Bidaniko festak daztoz eta hemen ere izango du 2014ko Eskola Txikien festak bere protagonismoa. Esaterako Txiko eta Eskuak, gure bi maskotek, botako dute Bidaniko festetako suziria!!

Tonbolak ere martxan jarraituko du. Goiatzeko festetan harrera bikaina izan zuen eta opari ederrak banatu genituen, baina oraindik beste opari pilo bat geratzen zaizkigu banatzeko, beraz, animatu zaitezke.

Bestetik, Bidaniko festetako azken egunean, igandea 25, pintxoak eta bokadiloak egongo dira goizez eta arratsaldez. Frontoi ondoan egongo dira salgai, 2013ko Euskal Herriko Zaldi Team-penning txapelketa egingo den zelaiaren ondoan.

2014ko Eskola Txikietako antolatzaileok gonbidapena luzatzen dugu Bidaniko festetara etortzeko. Plan bikaina baita Bidania-Goiatz herria eta bertako festak ezagutu eta opariekin etxera bueltatzeko.

Bertan ikusiko garelakoan, agurtzen gara.



Oharra: Tonbolaren eta Bidaniko festen informazio gehiago goiko TONBOLA botoiean aurkituko duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina