PORROTX TXINKORTAN

 
Bidania-Goiatzeko herritarrok bisita berezi bat izan genuen urtarrilaren 22an. Txinkorta eskolara Porrotx pailazoa etorri zitzaigun. Ordu eta erdi inguru egon zen bertako neska-mutilekin eta bertaratu giren guraso eta herritarrekin. Elkarrekin momentu ederra pasa genuen eta baita 4 abestu zoragarri abestu eta dantzatu ere, ondorengoak hain zuzen ere, Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka. Amaitzeko besarkadak eta argazkiak partekatu genituen.

Ekainaren 8an ospatuko den Eskola Txikien festarekin loturik izan da bixita berezi hau. Horrez gain, Martxoaren 22an Tolosako Leidorren izango dira Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, eta herriko neska-mutilak ere parte hartuko dute.

Amaitzeko, Porrotxek primizia eman zuen; Eskola Txikien egunean, ekainaren 8an, bera eta bere lagun pailazo guztiak Bidania-Goiatzen izango direla.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina