2014(e)ko uztailaren 16(a), asteazkena

GURE FESTAREN INGURUKO BI BIDEO

Bidania-Goiaztarrok gure festaren inguruko bi bideo egin ditugu, ea gustatzen zaizkizuen:

1.- "Biraka ilusioaren ibilbidea"
Bideo honetan 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako urte guztiko ibilbidearen historia kontatzen da.
Bidelagun izan zaituztegun guztioi eskeinia.
Zorionak eta eskerrik asko!
 

2.- "Ekainak 8"
Bideo hau 2014ko ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatu zen Gipuzkoako Eskola Txikietako festaren laburpena da.
Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ibili ziren guztiei eskainia.
Mila esker!
 

 

BUKAERAKO AFARIA

Joan zen larunbatean, Goiazko frontoian, 2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien inguruan lanean ibili ginen guztiok (ia guztiok... batzuk ezin izan baitzuten joan) afaria egin genuen.
Bertan 170 bat lagun bildu ginen, haur, gazte, heldu... eta guztiok batera ibilbideari behar bezalako amaiera eman genion.

Hemen bertako argazki bat

2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

BIGARREN SARIAREN ZENBAKIA


Zozketen oinarrietan jartzen zen bezala, lehen zenbakiak hilabeteko epea izango zuen. Gure festatik hilabete pasatu denez, BIGARREN SARIAREN ZENBAKIA 3116 IZANGO DA, hau ere hilabeteko epearekin.

ZORTE ON!!


Lehenengo, hirugarren eta laugarren sariak dagoeneko atera dira.

2014(e)ko ekainaren 25(a), asteazkena

GUTUNA: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


Bidania-Goiazko udal taldeak, zorionik beroenak eman nahi dizkie urtebete luze honetan lanean murgildurik ibili diren orori. Miresgarria da gurea bezalako herri txiki batean, belaunaldi ezberdinetako hainbeste herritar proiektu batean sinesturik lanean buru belarri ibili direla ikustea. Gainera, urtean zehar topatu diren oztopoak gainditzeko gaitasuna izan da eta indar guztiarekin lan izugarria egin da, herriaren eta eskolaren alde.

Bidania-Goiatzen pasa berri da XXVII. Gipuzkoako Eskola Txikien festa, eta herri txiki batentzat festa honen ardura hartzea izugarrizko erronka izan bazen ere,  garbi geratu da ametsak bete daitezkeela herritar eta ingurukoen elkarlan eta laguntzarekin.

Urte gogorra izan da, baina denok oroitzapenean eramango dugu 2014ko ekainaren 8an, herri honek bat egin zuela, helburu amankomun baten alde lan egin zuela, haurrek egun zoragarri bat pasa zutela eta egun bikain bat atera zela.

Ikusirik azken urteetan, krisia medio, jasaten ari garen egoerak, festa honek eredu izan beharko luke eguneroko beste zenbait arlotan. Lan egiteko indar horrekin, elkartasunarekin, auzolanarekin eta beste zenbait gauzekin, herriaren eta herritarren ametsak gauzatu daitezkelako.

Beraz, zorionak berriro ere egin duzuen guztiagatik, eta baita, Bidania-Goiazko herria bizi-bizirik dagoela lau haizetara zabaltzeagatik ere!!


ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!


BIDANIA-GOIAZKO UDAL TALDEA

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

2014(e)ko ekainaren 5(a), osteguna

FAKTORIA SAIOAN

Gaur goizean, Bidania-Goiazko Txinkorta eskolara Euskadi Irratiko unitate mobila etorri da eta Faktoria saioan zuzeneko bat emateko aukera izan dugu.
 

HIRU LAGUNEN ATXIKIMENDUAK

 
Dakizuen bezala, datorren igandean, ekainaren 8an, XXVII. Eskola Txikien Festa ospatuko da Bidania-Goiatzen.

Hori dela eta, Euskal Herriko 3 pertsonaia ezagunek animoak bidaltzen dizkigute:
- Xabier Euzkitze
- Zuhaitz Gurrutxaga
- Jaime Otamendi

Hemen duzue bideoa, ea gustatzen zaizuen: https://www.youtube.com/watch?v=08c7nx1yKkY

 

2014(e)ko ekainaren 1(a), igandea

SPOT

Gero eta gutxiago geratzen da 2014ko Eskola Txikien Festarako.
EKAINAREN 8AN BIDANIA-GOIATZERA!!!

Ni bertan izango naiz eta zu??
Animatu eta zabaldu zure lagunen artean.



HEMEN GURE SPOT-A

2014(e)ko maiatzaren 30(a), ostirala

BIDANIA-GOIATZ

Gogoratzen al zarete iazko irailean Euskadi Gaztea Irratiko “Destination EH” lehiaketan parte hartu eta lehenengo saria irabazi genuela??

Lehiaketa horretan gure herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria, Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo den herria aurkezteko ere.

Ekainaren 8ko Eskola Txikien festatik aste bat besterik ez da geratzen eta momentu hau oso egokia dela iruditu zaigu festa hori ospatuko den herria nolakoa den gogorarazteko.  

BIDANIA-GOIATZ




  

2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

2014(e)ko maiatzaren 27(a), asteartea

BIRAKA! zeinu hizkuntzan

Kaixo denoi
 
Gaurko honetan gure BIRAKA! abestiaren beste bertsio batekin batozkizue.
BIRAKA! abestia zeinu hizkuntzan "abestua".

Umeek beste hizkuntza bat ere badagoela jakiteko primerakoa eta zeinu hizkuntza hau lantzen hasteko baliogarria.
 
Hemen linka:

 

2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

FESTA EGUNEKO BAZKARIA


Jakitun izango zareten moduan, datorren ekainaren 8an, Gipuzkoako Eskola Txikien XXVII. Festa ospatuko da Bidania-Goiatzen. Urteroko legez, aurtengoan ere, bertan bazkaltzeko aukera izango da, aurrez izena eman ezkero.


Bazkariko menua honakoa izango da:
Oilasko paella
Getariko antxoak
Lazoa edo jogurta
Ura, urteko ardoa eta sagardoa txotxetik.

Helduentzat 10eta umeentzat (L.H.ko 6.mailara artekoak) 8izango da.



Bazkaria “self service” moduan izango da; beraz, norberak arduratu beharko du bazkariko janari-edariak eta tresneria mahaira eraman eta jasotzeaz. Bertarako sarrera ordutegia malgua izango da, 13:30etatik 14:30era bitartean, bakoitzak nahi duenean etortzeko aukera izango duelarik. Bazkariko txartela ekartzea nahitaezkoa izango da.

Norbaitek intolerantzia, alergia edota bestelako elikagai arazorik izango balu, aurrez jakinaraztea eskatzen dizuegu.

Gustuko izango duzuelakoan, zuen zain izango gaituzue.


Interesatuek:
Maiatzaren 25a baino lehen, txinkorta2014@gmail.com korreoa mezu bat bidali beharko dute eta ondoren jarriko gara zuekin harremanetan.
 
 
 
 

2014(e)ko maiatzaren 18(a), igandea

BIDEOKLIPA!

Dagoeneko hiru astetxo besterik ez dira geratzen egun handirako.
Eta gaurkoan, gure bideoklipa aurkeztea tokatzen zaigu.

Hemen duzue:
https://www.youtube.com/watch?v=RhW_Y0FgbBQ

Bidania-Goiazko Eskola Txikien Festako antolatzaile guztiok bideo hau egitea posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi genizkieke.


EKAINAREN 8AN DENOK BIDANIA-GOIATZERA!

2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

Gaur Bidania-Goiazko herritar batzuk Txinkorta eskolako paretak pintatzen aritu dira.

Eskola txukuntzen?
Edo festa egunerako prestatzen hasi ote dira?


Hemen argazki batzuk: https://plus.google.com/u/0/photos/109550855852954666362/albums/6014480631225320129

2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Porrotxek gure eskola bixitatu zuenean, urtarrilaren 22an, eman zigun primizia.
Eta orain beraien web-orrian ikus genezake:  Ekainaren 8an, Eskola Txiki egunean, Bizipoza ikuskizun berezia izango da Bidania-Goiatzen. Gainera ez da sarrerarik ordaindu beharko!

Honez aparte, ekintza ugari egongo dira egun guztian zehar. Baina egitarauaren xehetasunak aurrerago emango ditugu.


Jarrai gaitzazue.
 
 
 


2014(e)ko maiatzaren 8(a), osteguna

Gure haurrak dagoeneko hasi dira atzera kontaketarekin.

Gaurko argazkia da hau, festarako 31 egun falta dira!!!!!!!

2014(e)ko maiatzaren 3(a), larunbata

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikien ZOZKETA BIKAINAK!!!
 
Boletoak ondorengo lekuetan dituzue salgai: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/p/boletoak.html
 
ZORTE ON!!!!!

2014(e)ko apirilaren 24(a), osteguna

ERREALAREKIN

 
 
Real Sociedad Fundazioari esker, gaur goizean Zubietara joateko aukera izan dugu. Bertan Errealaren entrenamendua ikusi, taldekideekin egon eta argazkiak ateratzeko aukera izan dugu.
 
Mila esker horrelako goiz zoragarria pasarazteagatik!!
 
 
 
 

2014(e)ko apirilaren 23(a), asteazkena

BIRAKAAAAA!!!!

Gu ari gara BIRAKA! koreografia ikasten eta zu??

Hemen dituzu egin ditugu hiru ensaioetako argazkiak, hiruretan ere 50 lagunetik gora...

Oraindik ez bazara hasi, hemen duzu koreografia ikasteko laguntza: https://www.youtube.com/watch?v=DGmRCR61GuE


2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

BIRAKA! KOREOGRAFIA

Honezkero gure BIRAKA! abestia ikasiko zenuen ezta????
Orain, koreografia ikastea tokatzen zaizu:
https://www.youtube.com/watch?v=DGmRCR61GuE


Mila esker koreografia egin duten Ibarrako Alurr Dantza Taldeko Lorena, Maider eta Iñigori.

2014(e)ko apirilaren 11(a), ostirala

BIHAR BILLABONAN!!

Tatxin, Tatxan eta Bidania-Goiazko neska-mutilak bihar Billabonan izango dira.


Eguna: Apirilak 12, larunbata
Lekua: Gurea Antzokia
Ordua: 17:00
Sarrera: 5 €  (leihatila ordu bete lehenago irekiko da)

ZATOZTE ONDO PASATZERA, ABESTERA, GOZATZERA!!!!!!!!

Herriko neska-mutilek pailazoekin batera egin duten CD-a bertan salgai egongo da.


28kanalak egin duen bideoa emen ikusgai: http://www.28kanala.com/bideoak/azkenberriak/2656-eskola-txikien-aldeko-diska-larunbatean-aurkeztuko-dute

2014(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Nahiz eta bi hilabete falta gure festa egunerako, abestiak dioen bezala...

"Ekainaren 8an
hartu behar dugu parte
zahar eta gazte
Bidani-Goiatzera
gonbidatuta zaude"
 

2014(e)ko apirilaren 6(a), igandea

UDARAKO ARROPA

Kaixo guztioi.

2014ko Bidania-Goiazko Eskola Txikietako udarako arropak blog-ean dituzue ikusgai.
Goiko ARROPA: UDARA botoiean.

Ea gustatzen zaizkizuen.

Laister arte!

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

EGUN ZORAGARRIA!!!


Atzo larunbat potentea izan genuen Bidania-Goiaztarrek.

Goizean, Tolosako Berdel Egunean ehunka pintxo banatu genituen. Bertan atera genuen dirua ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko dugun festarako izango da.
Era berean, goizean gure salmenta postua jarri genuen Triangulo plazan.

Arratsaldean berriz, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin batera Leidor antzokian bi emanaldi eskaini genituen. Haur zein helduek zoragarri pasatu genuen.

Egun borobila izan genuen, eta eskerrak eman nahi genizkieke lanean aritu ziren guztiei eta bereziki Getariako Arrantzaleen Kofradiari, Roberto Ruiz sukaldariari eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsi.

2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata


Iritsi da eguna!!!

Gaur arratsaldeko 16:00etan eta 18:30etan, Tolosako Leidor antzokian, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak eta Bidania-Goiazko lagunak!!


http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q

2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

TOLOSAKO BERDEL EGUNEAN ERE BIDANIA-GOIAZKO ESKOLA TXIKIAK

Larunbatean, hilak 22, berdela dastatu ahal izango da Tolosan. 11:30ean, Sukaltalka tailer gastronomikoan, Roberto Ruiz sukaldariak berdela prestatuko du Getariako Arrantzaleen kofradiaren laguntzarekin.
 
 
Herritarrek Roberto Ruizek prestatutako berdela dastatu ahal izango dute. Euro batean bi pintxo banatuko dituzte eta bertan lortutako dirua Bidania-Goiazko eskola txikiak ekainaren 8an ospatuko duen Eskola Txikien Festarako izango da.
Honetaz gain, Tolosa & Co elkarteko hainbat jatetxe eta tabernatan ere berdela jan ahalko da. Botarri eta Fronton jatetxeetan, Usabal sagardotegian, eta Beti-Alai, Orbela, Ikatza, Xirimiri eta Solana-4 tabernetan, hain zuzen.



Informazioa: http://ataria.info/tolosa/1395390050084

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

BIZIPOZA ETA BIDANIA-GOIATZ LEIDORREN



Datorren larunbatak 22, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek beraien BIZIPOZA emanaldi berria eskainiko dute, lehenengoa 16:00etan eta bigarrengoa 18:30etan. Emanaldi hauek, Bidania-Goiazko 2014ko Eskola Txikien festaren barnean antolatutakoak dira.  Bertan,  Txinkorta eskolako  haurrek ere parte hartuko dute, besteak beste Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka abestiak dantzatzen. Antolatzaileek jakinarazten dute emanaldi hauetarako sarrera guztiak agortuak daudela orain dela hilabetetik.


Bidania-Goiazko haur, guraso eta irakasleek, Porrotx pailazoarekin batera, Leidorrerako egin duten gonbidapen bideoa:  http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q

 

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

MOSAIKOA


Eskola Txikien festaren antolakuntzatik, herriko Reviglass enpresari eskerrak eman nahi genizkioke, izan ere, 2014ko Bidania-Goiazko logotipoa baldosin txikiz egin baitu.
Mosaiko eder hori Txinkorta eskolako paretean jarri dute.  MILA ESKER!!!


Hemen mosaikoa:






 

 

2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

TATXIN ETA TATXAN LASTER BIDANIA-GOIATZEN:

Nortzuk dira?
Zer egiten dute Bidania-Goiatzen?
Zer egingo dute?
Norekin?
LASTER INFORMAZIO GEHIAGO...

2014(e)ko otsailaren 24(a), astelehena

INAUTERIETAN "ATARIA"REKIN

Inauterietako Zaldunita, Astelenita eta Asteartitan Tolosaldeko Atariak Trianguloa plazan izango du gunea, 11:00etatik 14:00etara.
 
Mozorrotuta argazkia ateratzera hurbiltzen zaretenon artean, martxoaren 22an Pirritx eta Porrotxek Tolosako Leidorren eskainiko dituzten emanaldietarako bi gonbidapen pare zozketatuko dituzte.
 
Emanaldi hauek ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko den Eskola Txikien Festaren barruan antolatutakoak dira.
 
 
ANIMATU ZAITEZTE ARGAZKIAK ATERATZERA!!

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

Martxoak 22an, Tolosako Leidor antzokian, antolatuta dugun Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen "BIZIPOZA" emanaldietarako SARRERAK BUKATU DIRA.

Barkatu eragozpenak.

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

BIDANIA-GOIATZ

Dagoeneko ofiziala da gure herriaren izena, Bidania-Goiatz.


Hemen duzue gaurko Tolosaldeko Atarian argitaratu den albistea:

"Bidegoian Bidania-Goiatz izatera pasa zen ofizialki urtarrilaren 16an.  Espaniako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten egun horretan izen berria. Aurrez, Gipuzkoakoan jarri zuten, udalaren erabakia foru aldundiak berrestu baitzuen abenduaren 31n.

Urte zaharrarekin batera herriaren izena aldatzea eskatu zuten bidania-goiaztarrek. Hirugarren saiakera zen, aurreko urteetan bi aldiz ekin baitzioten izena aldatzearen bideari. Saiakera horiei esker, urrats ugari emanak zeuden, adibidez, Euskaltzaindiaren txostenarena. 2013ko uztailean udala diputazioari begira zegoen, Batzar Nagusiek izen aldaketaren gaia noiz eztabaidatuko zain. Azkenik, Administrazioko eta funtzio publikoko departamentuko diputatuak hartu zuen erabakia abenduan. Urtea amaitzear zela egin zuen publiko iragarkia. Ondoren, Madriletik gauza bera egin zuten, urtarrilaren 16an.

Aldaketak seinaleetan izango dira. Bidegoian jartzen duen leku guztiak aldatu beharko dituzte orain. Udaletxeko bilkura aretoko armarritik hasita. Herritarrei ohituretan bakarrik iritsiko zaizkie aldaketak, hau da, bidegoiandar esaten zutenek bidania-goiaztar esango dute hemendik aurera. Administrazio mailan, herritarrek ez dute ezer berezirik egin beharko: «Bidania-goiaztarrei zentzu horretan ez die izen aldaketak inolako eraginik sortzen. Foru Aldundiarekin aplikazio informatiko bat daukagu, eta hor izena aldatzean, automatikoki aldatzen dira errolda agiriak, fiskaltza datuak... Aplikazio horrek gauzak asko erraztu dizkigu», diote Bidania-Goiazko Udaletik. Herri sarrera-irteerako seinalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da, eta «nahiko azkar» aldatuko dutelakoan daude udal ordezkariak.

Zergatik ez Goiatz-Bidania goitz-bidaniatar esaten baldin bada herrian? Galdera hau herritar batek egina dela diote udaletik, eta ahozkotasunean horrela dela onartzen dute. Anekdotak anekdota, Bidanian bizi direnek bidanitar esaten jarraituko dute, eta Goiatzekoek goiaztar. Kanpotik herrira joan direnek izango dute ziurrenik lanik handiena, hauek Bidegoian izenez soilik ezagutu baitute euren herria. Argi dagoena zera da: 2014ko ekainaren 8an, Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen izango dela."
 

2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

ABESTIA GRABATU DA.


Dagoeneko gure abestia grabatua dago eta montatzea bakarrik falta da.
Laster izango duzue entzun, dantzatu eta abesteko prest!
 
Mila esker lan honetan parte hartu duzuen guztiei.



Hemen grabaketako une batzuk:

 


2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

BISITA BEREZI BAT TXINKORTAN

 

Bidania-Goiatzeko herritarrok bisita berezi bat izan genuen aurreko asteazkenean. Txinkorta eskolara Porrotx pailazoa etorri zitzaigun. Ordu eta erdi inguru egon zen bertako neska-mutilekin eta bertaratu giren guraso eta herritarrekin. Elkarrekin momentu ederra pasa genuen eta baita 4 abestu zoragarri abestu eta dantzatu ere, ondorengoak hain zuzen ere, Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka. Amaitzeko besarkadak eta argazkiak partekatu genituen.
Ekainaren 8an ospatuko den Eskola Txikien festarekin loturik izan da bixita berezi hau. Horrez gain, Martxoaren 22an Tolosako Leidorren izango dira Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, eta herriko neska-mutilak ere parte hartuko dute.
Amaitzeko, Porrotxek primizia eman zuen; Eskola Txikien egunean, ekainaren 8an, bera eta bere lagun pailazo guztiak Bidania-Goiatzen izango direla.

2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna




Gaur hasi dira Skandalue Elektrotxarangako lagunak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikietako abestia grabatzen.

BIRAKA!  Laister izango duzue entzun, abestu eta dantzatzeko aukera.

2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

BIZIPOZA

Kaixo lagunok!!!


Gaurkoan, txikienentzako antolatu ditugun bi ekitaldi berezi aurkeztera gatoz.

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen BIZIPOZA emanaldi berrien bi ekitaldi antolatu ditugu Tolosako Leidor antzokian.

Ekitaldi hauen informazio guztia goiko "PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS -BIZIPOZA-" botoiean duzue.


Zuen gustukoa izango delakoan agurtzen gara.

Laster arte!!

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna


Nahiz eta urte hasietarik ez dugun blog hau eguneratu, lanean ari gara jo eta ke.
 
Laster izango duzue gure berri.

Gainera proiektu berri pila batekin etorriko gara, eta gauza pila izango ditugu elkarbanatzeko.

Laster arte!!!!





2014(e)ko urtarrilaren 1(a), asteazkena

Urteko lehenengo eguna lantaldearentzako.


2014. urtea gure urtea delako.
Eta, orain arte egin ditugu lan guztiek eta hemendik aurrera egingo ditugun guztiek 2014ko ekainaren 8an emango dutelako bere fruitua.

Ondo ari gara! Jarrai dezagun horrela!


GUZTIOK ELKARREKIN ETA BATA BESTEAREKIN LAGUNTZAREKIN FESTA TXUKUN BAT EGITEA LORTUKO DUGU! ANIMO!!