Datorren larunbatak 22, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek beraien BIZIPOZA
emanaldi berria eskainiko dute, lehenengoa 16:00etan eta bigarrengoa 18:30etan.
Emanaldi hauek, Bidania-Goiazko 2014ko Eskola Txikien festaren barnean
antolatutakoak dira. Bertan, Txinkorta eskolako haurrek ere parte hartuko dute, besteak beste
Eskola Txikiak, Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka abestiak dantzatzen.
Antolatzaileek jakinarazten dute emanaldi hauetarako sarrera guztiak agortuak
daudela orain dela hilabetetik.
Bidania-Goiazko
haur, guraso eta irakasleek, Porrotx pailazoarekin batera, Leidorrerako egin
duten gonbidapen bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=LFi75fDHUro&list=UU9sPhKEgCld-88FTJYrdI-Q
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina