Jakitun izango zareten moduan, datorren ekainaren 8an, Gipuzkoako Eskola Txikien XXVII. Festa ospatuko da Bidania-Goiatzen. Urteroko legez, aurtengoan ere, bertan bazkaltzeko aukera izango da, aurrez izena eman ezkero.
Bazkariko menua honakoa izango da:
• Oilasko paella
• Getariko antxoak
• Lazoa edo jogurta
• Ura, urteko ardoa eta sagardoa txotxetik.
Helduentzat 10€ eta umeentzat (L.H.ko 6.mailara artekoak) 8€ izango da.
Bazkaria “self service” moduan izango da; beraz, norberak arduratu beharko du bazkariko janari-edariak eta tresneria mahaira eraman eta jasotzeaz. Bertarako sarrera ordutegia malgua izango da, 13:30etatik 14:30era bitartean, bakoitzak nahi duenean etortzeko aukera izango duelarik. Bazkariko txartela ekartzea nahitaezkoa izango da.
Norbaitek intolerantzia, alergia edota bestelako elikagai arazorik izango balu, aurrez jakinaraztea eskatzen dizuegu.
Gustuko izango duzuelakoan, zuen zain izango gaituzue.
Interesatuek:
Maiatzaren 25a baino lehen, txinkorta2014@gmail.com korreoa mezu bat bidali beharko dute eta ondoren jarriko gara zuekin harremanetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina