Dagoeneko ofiziala da gure herriaren izena, Bidania-Goiatz.
Hemen duzue gaurko Tolosaldeko Atarian argitaratu den albistea:
Hemen duzue gaurko Tolosaldeko Atarian argitaratu den albistea:
"Bidegoian Bidania-Goiatz izatera pasa zen ofizialki urtarrilaren 16an. Espaniako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten egun horretan izen berria. Aurrez, Gipuzkoakoan jarri zuten, udalaren erabakia foru aldundiak berrestu baitzuen abenduaren 31n.
Urte zaharrarekin batera herriaren izena aldatzea eskatu zuten bidania-goiaztarrek. Hirugarren saiakera zen, aurreko urteetan bi aldiz ekin baitzioten izena aldatzearen bideari. Saiakera horiei esker, urrats ugari emanak zeuden, adibidez, Euskaltzaindiaren txostenarena. 2013ko uztailean udala diputazioari begira zegoen, Batzar Nagusiek izen aldaketaren gaia noiz eztabaidatuko zain. Azkenik, Administrazioko eta funtzio publikoko departamentuko diputatuak hartu zuen erabakia abenduan. Urtea amaitzear zela egin zuen publiko iragarkia. Ondoren, Madriletik gauza bera egin zuten, urtarrilaren 16an.
Aldaketak seinaleetan izango dira. Bidegoian jartzen duen leku guztiak aldatu beharko dituzte orain. Udaletxeko bilkura aretoko armarritik hasita. Herritarrei ohituretan bakarrik iritsiko zaizkie aldaketak, hau da, bidegoiandar esaten zutenek bidania-goiaztar esango dute hemendik aurera. Administrazio mailan, herritarrek ez dute ezer berezirik egin beharko: «Bidania-goiaztarrei zentzu horretan ez die izen aldaketak inolako eraginik sortzen. Foru Aldundiarekin aplikazio informatiko bat daukagu, eta hor izena aldatzean, automatikoki aldatzen dira errolda agiriak, fiskaltza datuak... Aplikazio horrek gauzak asko erraztu dizkigu», diote Bidania-Goiazko Udaletik. Herri sarrera-irteerako seinalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da, eta «nahiko azkar» aldatuko dutelakoan daude udal ordezkariak.
Zergatik ez Goiatz-Bidania goitz-bidaniatar esaten baldin bada herrian? Galdera hau herritar batek egina dela diote udaletik, eta ahozkotasunean horrela dela onartzen dute. Anekdotak anekdota, Bidanian bizi direnek bidanitar esaten jarraituko dute, eta Goiatzekoek goiaztar. Kanpotik herrira joan direnek izango dute ziurrenik lanik handiena, hauek Bidegoian izenez soilik ezagutu baitute euren herria. Argi dagoena zera da: 2014ko ekainaren 8an, Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen izango dela."
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina