Bidania-Goiatzeko herritarrok bisita berezi bat izan genuen aurreko
asteazkenean. Txinkorta eskolara Porrotx pailazoa etorri zitzaigun. Ordu eta
erdi inguru egon zen bertako neska-mutilekin eta bertaratu giren guraso eta
herritarrekin. Elkarrekin momentu ederra pasa genuen eta baita 4 abestu
zoragarri abestu eta dantzatu ere, ondorengoak hain zuzen ere, Eskola Txikiak,
Maite Zaitut, Eskuetan eta Pausoka-pausoka. Amaitzeko besarkadak eta argazkiak
partekatu genituen.
Ekainaren 8an ospatuko den Eskola Txikien festarekin loturik izan da bixita
berezi hau. Horrez gain, Martxoaren 22an Tolosako Leidorren izango dira Pirritx,
Porrotx eta Mari Motots, eta herriko
neska-mutilak ere parte hartuko dute.
Amaitzeko, Porrotxek primizia eman zuen; Eskola Txikien egunean, ekainaren
8an, bera eta bere lagun pailazo guztiak
Bidania-Goiatzen izango direla.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina