Gaurko honetan, Bidania-Goiatzekook badugu beste primizia bat. Herriko festetan jarriko dugun tonbola!
Tonbola
hau ondorengo egunetan egongo da: Goiatzen 14, 15 eta 16, eta Bidanin 22, 23,
24 eta 25. Tonbolan edozeinek hartu dezake parte. Boletoak 0,60€tan egongo dira
salgai eta 1000 saritik gora ditugu, gustu eta adin guztiak asetzeko modukoak:
telebistak, ipuinak, erremintak, osagaiak, jakiak, masaje sesioak, eta askoz
ere gehiago.
2014ko Eskola Txikietako antolatzaileok gonbidapena luzatzen dugu Bidania-Goiatzeko
jaietara etortzeko. Plan bikaina baita Bidania-Goiatz herria eta bertako festak
ezagutu eta opariarekin etxera bueltatzeko.
Animatu zaitezte!!!
Oharra: Tonbolaren eta Goiatzeko eta Bidaniko festen informazio gehiago goiko TONBOLA botoiean aurkituko duzue.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina