Gaur, arratsaldeko 15:00etan, "DESTINATION EH" LEHIAKETAKO saio berezia emango dute ETB1-en.
Bideo onenen bilduma eskeiniko dute, eta noski, gure BIDANIA-GOIATZ bideoa ere bai!!!
IKUSI ETA GOZATU!!!
http://www.eitb.com/eu/telebista/osoa/1481594/destination-eh-lehiaketako-bideorik-onenen-bilduma/
Orriak
- HASIERA
- BIDANIA-GOIATZ
- LOGOTIPOA
- TXINKO ETA ESKUA MASKOTAK
- MULTIMEDIA
- SARE SOZIALAK
- KOMUNIKABIDEETAN
- LAU ZOZKETA BIKAINAK
- DESTINATION EH LEHIAKETA
- URTE GUZTIKO EKITALDIAK
- ARROPA: NEGUA
- PIRRITX, PORROTX ETA MARI MOTOTS -BIZIPOZA-
- PORROTX TXINKORTAN
- BIRAKA! ABESTIA
- TATXIN ETA TATXAN, ETA HERRIKO HAURRAK
- ARROPA: UDARA
- TRIPTIKO ETA KARTELA
- BIDANIA-GOIAZTIK MILA ESKER!!!
2013(e)ko irailaren 28(a), larunbata
2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna
Euskadi Gazteako Dida saioan saria eman diguten momentua:
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1476656/destination-eh-irabzleak--bidania-eta-lekeitio/
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1476656/destination-eh-irabzleak--bidania-eta-lekeitio/
MILA MILA ESKER!!!
Kaixo lagunok!!
Orain dela 10 egun esan
genizuen moduan, Euskadi Gaztea Irratiko
“Destination EH” lehiaketan parte hartu genuen. Lehiaketa horretan gure
herria saldu behar zen, eta guk aukera bikaina ikusi genuen gure herria,
Bidania-Goiatz, ezagutaraztearekin batera 2014ko Eskola Txikien festa egingo
den herria aurkezteko ere. Lehiaketak bi sari paregabe zituen, bata epaimahaiaren
saria (1.000€) eta bestea entzuleena (1.500€).
Orduan, Bidania-Goiatz
bideoaren aldeko botoak eskatzen genizkizuen. Gaurkoan aldiz, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Guztion lanari esker
Bidania-Goiatz bideoak entzuleen saria irabazi baitu, 1.500€. Oso oso
gustura gaude, 2236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan.
Azken egun hauetan esan
dugun moduan, irabazi ditugun 1.500€-ak 2014ko Bidania-Goiatzeko Eskola Txikien
festa finantzatzeko erabiliko ditugu. Gauden garaia kontutan izanik, oso ondo
etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau
antolatzeko.
Azkenik, berriz eskerrak eman nahiko genizkieke bideo hau botoz lagundu eta
botoak eskatzen lanean jardun duten guztiei, eta noski, era batera edo bestera,
bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible
izango.
Mila mila esker!!
(Gaurkoan Txinkok eta Eskuak idatzi dugu)
2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena
AZKEN ORDUAK GERATZEN ZAIZKIGU!!!
BOZKATU BIDANIA-GOIATZ.
BOZKATU ETA ZABALDU ZURE INGURUAN ERE....
DENOK BATERA 2014KO BIDANIA-GOIATZEKO ESKOLA TXIKIEN ALDE EGIN DEZAKEGU!!!
BOZKATU!!!
http://www.eitb.com/eu/gaztea/ destination-eh/
BOZKATU BIDANIA-GOIATZ.
BOZKATU ETA ZABALDU ZURE INGURUAN ERE....
DENOK BATERA 2014KO BIDANIA-GOIATZEKO ESKOLA TXIKIEN ALDE EGIN DEZAKEGU!!!
BOZKATU!!!
http://www.eitb.com/eu/gaztea/
2013(e)ko irailaren 22(a), igandea
2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena
2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea
2013(e)ko irailaren 11(a), asteazkena
Ikasturte berria hasi dugu
Iepaa!! Zer moduz?
Orain arteko eguneraketa guztiak nire lagun Txinkok egin ditu, baina gaurkoan nik (Eskuak) egingo dut. Astelehenean ekin zioten gure neska-mutilek ikasturte berriari eta momentu egokia dela iruditu zait orain arte egin dugunaren errepasotxo bat egiteko.
Ekainean lekukoa hartu genuenetik ez gara gelditu ere egin. Hasiera nahiko gogorra egin zitzaigun baina pixkanaka-pixkanaka joan gara neurria hartzen. Hona hemen aipamen batzuk:
- Herriz-herri festaz-festa ibili gara gure salmenta postuarekin. Hogeita hamar herritik gora pasatu ditugu!! Hemendik eskerrak eman nahi genizkieke gure salmenta postua jartzeko aukera eman diguten guztiei, eta baita, guregana etorri direnei ere.
- Abuztuan Goiatzeko eta Bidaniko festak ere izan ditugu eta egun horietan tonbola bat jarri dugu. 1000 saritik gora banatu ditugu!! Jendea oso gustura geratu da eta gu ere oso gustura gaude izan duen erantzunarekin.
- Bidaniko festetako suziria Txinkok eta nik bota genuen.
- Bidaniko festetako azken egunean pintxo eta bokadiloak banatu genituen.
Hemendik aurrera ere orain arte bezalako abiadurarekin joango da gure gurpila biratzen: Herriz-herri jarraituko dugu, eskoletan ere izango gara... Eta horrez gainera, buruan baditugu beste zenbait ekintza eta sorpresa martxan jartzea gustatuko litzaizkigukeenak.
Gu gertutik jarraitzea besterik ez duzue egin behar!!
Mila esker eta laister arte!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)